XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Estatuen egoera ekonomikoarekin banaketa sistema hau erabil dezakegu, mailarik altuena dutenak azpikaldean jarriz.

Pentsa zitekeen bezala, PNO eta energi-kontsumoa oso lotuta daude, baina erlazio honen balioa ez da bat.

Zenbait estatutan (SESB eta Hegoafrikan, adibidez) energi kontsumo handi bat dute, beren PNOrekin gonbaratzen badugu.

Beste batzutan, berriz, Suezia eta Zelanda Berrian bezala, produkzioa askoz handiagoa da energi-kontsumoa baino.

Diferentzia hauek estatuetako industri mota adierazten digute: industria pisatua, energi-kontsumo handi batekin, edota industria arina, zerbitzuei zuzendua.

Bestalde, bi industri-mota hauek desarroilo ekonomikoaren maila desberdinen ezaugarriak ditugu.

Badago oraindik beste puntu bat ere ukitzeko, eta hau errendimenduarena da: Oraindik beren energi-kontsumoa ikatzaren bidez produzitzen dituzten estatuek energi gastu handiagoak dituzte, petrolio eta gasa erabiltzen dituztenek baino.

Aintainako joeren analisia ere interesantea dugu; 1800 eta 1880 artean, EE.BB jendetzaren ugalpena handiagoa izan zen epe berdineko energi kontsumo-ugalpena baino, honela energi kontsumoa (per capita, noski) jaitsiz (ikus 9. irudia).

Bestalde, amerikanoen bizimaila epe honetan handitu egin zen, zeren energia 1800.ean egurraren bidez lortzen zena, 1880 ean jadanik ikatzaren bidez lortzen zen, errendimendua gogorki handituz.

1900 eta 1920 artean, energi-erabilpenaren ugalpen izugarria jasan zen, bizimaila hobetu gabe.

Energi kontsumoaren eta PNOaren arteko erlazioa 50% handitu zen 20 urte hauetan (1900-l920), ordurako energia elektrikoa erregaien enplegu (erabilpen) zuzena ordezkatzen hasia bait zen.

Bestalde, autoak ere geroz eta gehiago ugaldu ziren (auto baten errendimendu maximoa 25% da).

1900ean 8000 auto bakarrik zituen USAk, baina 1920 rako kopuru hau 8.132.000 ra pasatu zen.

Arrazoi gehiago ere badira: meagintza eta oihalgintza adibidez, biak energi kontsumo handikoak.

1920 tik aurrera epe luze bati ematen diogu hasiera, bere ezaugarri nagusia konbertsio eta erabilpenaren errendimendua igotea delarik.